XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) landareen parera joan, eta arrosa zuriak eta gorriak ebaki zituen lore-sorta handitxoa egin arte.

Gero, hitzik atera gabe, arrosa-sorta eman, eta bere atzetik joateko keinua egin zidan.

Elizara bidean jarri ginen abian.

Berehala jakin nuen nora gindoazen, hilerriko atera iritsi baino askoz lehenagotik.

Haren parera heldurik, amama Laurak ireki eta Pablo luperatuta zegoen nitxora jo zuen zuzen.

Tira, lagundu, esan zidan, krabelin lehortuak kendu eta ontzi luzanga garbitzen ari zela.

Nik hura garbitzen lagundu nion, eta ur freskoz betetzen, eta eramandako arrosak hantxe jartzen.

Eta gero, haizeak ez eramateko, ilea biltzeko neraman zinta berdeaz lotu nituen.

Bukatutakoan, amama Laura geldi egon zen minutu batzuetan, ahopeko otoitzean.

Eta nik ere, nire modura, otoitz egin nuen.

Gero itzulbidean jarri ginen, bat ere hitzik gabe.

Etxera helduta, aitonaren aurrean, eguneroko kontuez jarri ginen hizketan, ezer gertatu izan ez balitz bezala.

Oheratzeko ordua heldu zelarik, amonak esan zidan hobe nuela ordutik aurrera beren logelaren ondoko gela txikian lo egin, ikasteko ere oso aproposa zela.